XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oraingo honetan Lurra agerian deiadar egin zuen, urrutian hondartza bat ikusi bezain agudo.

Hondartzaren atzekaldean euritako itxura zeukaten zuhaitz batzu ikustatu zituen.

Bahamak ziren. Baina Lontxori hori bost axola zitzaion.

Ez zen lehorrean denbora gehiegi egon.

Zenbait lore bilduko zituen bere lorategirako eta kito.

Lili sorta bat eta ordurarte sekula ikusi ez zituen lore batzu batu zituen.

Gainera jadanik berantetsita zegoen eta etxera itzultzea pentsatu zuen.

Eta ia jakirik gelditzen ez zitzaionez gero, itzulerako bidaia lotan egitea erabaki zuen.

Izan ere, branka beste aldera begira jarri eta zenbait aukaz... zera... ilar landareaz koltxoneta bat egin ondoren, bertan etzan zen gorputza kabinaren barruan eta zangoak eguzkitan zituelarik, horrela gosea baretuko zitzaiolakoan.

Ka-ka, tua-tua, ka-ka. Aspalditxo zen hots bitxi hori entzuten zuela Lontxok erdi ametsetan.

Hasiera batean akaso untziak itsasoaren kontra jotzean ateratako hotsa izan zitekeela pentsatu zuen, baina laster konturatu zen hots hark kili-kiliak egiten zizkiola oinetan.